Asteazkenean, hilaren 18an, ikasturte berriko lehen bilera irekia antolatu du Getariako EH Bilduk. Herritar oro dago bertara gonbidatuta, eta gutxienez hiru gai landuko dituzte:
1- Udaran herrian egon diren ekimen (jaiak...) eta hainbat kontu eta erabakiren inguruko balorazioa.
2- Legegintzaldi berrirako osatu duten lan-programa eta hori aurrera eramateko egutegi proposamena.
3- Elkanoren inguruko hainbat berri.
4- Herritarrek ekartzen dituztenak.
Bilera Alhondigan egingo da, 19:00etan.