Izena eman daiteke Getariako Salbatore Biatloian

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 26a

Ohiko probaz gain, aurten ere errelebokakoa eta gaztetxoei zuzendukoa ere jokatuko da irailaren 21ean

Getariako XVI. Salbatore Biatloia.

Getaitri Triatloi Klubak eta Getariako Udalak antolatuta, XVIII. Salbatore Biatloia jokatuko dute irailaren 21ean, eta dagoeneko izena eman daiteke herrikrosa.eus webgunean. Bakarka egin nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta erreleboka egin nahi dutenek, berriz, 15 euro.

Parte hartzea 120 lagunetara mugatu dute, baina kopuru horretara iritsiko ez balira, egunean bertan izena emateko aukera egongo litzateke; udaletxeko arkupean jarriko dute mahaian, eta bakarkakoek 15 euro ordaindu beharko dute eta erreleboka egin nahi duteke, berriz, 20 euro. Malkorbe hondartzan hartuko dute irteera, eta 550 metro igerian egin ostean, 3,5 kilometro lasterka eginda helmugaratuko dira frontoian.

Ordubete lehenago, 11:00etan, jokatuko dute Getariako III. Biatloi Txikia bi multzotan banatuta: alde batetik, 9-11 urtekoek 75 metro igeri eta 250 metro lasterka egingo dute, eta bestetik, 12-15 urtekoek 150 metro igeri eta 500 metro lasterka. Gazteek dohainik eman ahal izango dute izena Turismo Bulegoan, edo egunean bertan Malkorbe hondartzan bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide