Atzo, KAE 1 ligako Castroko bandera irabazi zuen Getariako Esperantza ontziak, eta herrira iritsi zirenean harrera beroa egin zieten herritarrek. Arraun elkarteko kideak oso gustura daude getariarren erantzunarekin eta jaso zuten babesarekin.
Atzokoa, getariarrek ligan irabazi duten hirugarren bandera izan da.