Gaur goizean marmitako txapelketa izan da Getarian, Salbatore Jaien barruan. 37 bikotek parte hartu dute, eta epaileek marmitakorik onena Iñigo Aizpuruarena eta Luis Vicenterena dela erabaki dute. Bigarren saria lortu dute Uraitz Etxeberriak eta Joseba Muñozek, eta hirugarrenak izan dira Juan Antonio eta Mireia Aranguren.
Eguerdian, lehiaketan prestatutako marmitakoekin herri bazkaria egin dute eguerdian getariarrek