Lau baltsak hartu zuten parte atzoko karreran. Bosgarren bat ere hurreratu zen irteera puntura, baina parte-hartzaileen adinagatik eta ontzia beragatik haren denborak ez ziren kontutan hartu.
Haritz Alberdi Getariako alkateak botatako suziriak eman zion hasiera probari. Baltsak portuko diketik abiatu ziren. Behin amabirjinara heltzerakoan, partaidetako batek lehorreratu behar izan zuen eta puntu horretatik uretara salto egin. Arrapalan "ontzietatik" jaitsi eta azken korrika saioa egin behar izan zuten Itsas etxera heltzeko.
Denentzako izan ziren sariak. Hala, irabazlea Aurten e etzekau izan zen, 10:15 denbora eginda. Baltsa originalenaren saria Juan Sebastian Elkano, La armola baskak eskuratu zuen, eta salto onenaren sarian berdinketa izan zen Akeroiak ta txipiroiak eta Gu, gu ta guren artean.
Argazkiak: Juan Luis Romatet