Salbatore Jaietan murgilduta daude getariarrak, eta atzo gauean, bi urtetik behin antolatzen duten Getariako Konpartsak 80. hamarkadako giroa sortu zuen herrian. Kolorez betetako saioa izan zen, eta 130 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten ekimenean. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, getariarrek eguraldi txarrari dantzan erantzun zioten.