Salbatoreak ofizialki gauerdian hasiko badira ere, herriko haurrak eta gazteak jai giroan murgildu dira. Eguerdian haurren txupinazoa izan da, txistulariekin eta buruhandiekin batera, eta txosna gunean jaiei ere hasiera eman diete paella lehiaketarekin. Beraz, gaurtik ostiral arte ekimen sorta ederraz gozatzeko aukera izango dute getariarrek eta herrira bertaratzen diren bisitariek.