Asteartean, konpartsarekin bat egin, eta 80. hamarkadako arropa janztera animatu dituzte getariarrak

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 5a

Asteartean, 23:00etan irtengo da konpartsa portutik.

Denboraren makina prest dute Getarian, bihar gauean, 23:00etatik aurrera, 80.  hamarkadara itzuliko baitira herrian. Izan ere, 80. hamarkadako gaia oinarritzat hartu eta ikuskizun "paregabea" prestatu dute. Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, inoiz egin den konpartsarik jendetsuena izango da, "adin ezberdinetako herritarrak ikusiko ditugu dantzan, eta beraz, giro aparta espero dugu Salbatore egunerako Getarian". 

Herrian 80. hamarkadako giroan murgiltzeko, egunean zehar, 80ko hamarkadako arropak jantzi eta kolore zein musika eztandarekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide