Getariak irabazi du Santoñako Bandera

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 27a

Bigarren postuan sailkatu da Zarauzko 'Enbata', eta hamargarrena izan da Zumaiako 'Telmo Deun'.

Gaur KAE 1 ligako estropada jokatu da Santoñan, eta Getariako Esperantza ontziak ligako bigarren bandera irabazi du, 20:16,38 denbora eginda. Erlojuaren aurkako estropada izan da, eta bigarren txandan jokatu dute eskualdeko taldeek, Getariak, Zarautzek eta Zumaiak.

Zarauzko Enbata bigarren postuan sailkatu da, ibilbidea 20:20,2o denboran osatuta, eta hamargarrena izan da Zumaiako Telmo Deun (20:50,04).

Ikusi gaurko estropadako denborak eta sailkapena KAE 1 ligako webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide