Uztailaren 27rako, larunbaterako, Lizarrako Foruen inguruan hitzaldia antolatu dute Getariako San Prudentzioko Lagunek. Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko zuzendaria ariko da hizlari, 19:30etik aurrera, San Prudentzio auzoko ermitan. Segidan, Eñaut Elorrieta musikariak kantaldi labur bat eskainiko du. Saio horren ondoren xeixia egongo dela adierazi dute antolatzaileek, saioa mokadutxo bat eginez amaitzeko.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Lizarrako Forua Zuzenbide Piriniarreko idatziz jarri zen lehenengo foruetako bat da. "Foru horretan aurkitzen ditugu euskal zuzenbide historikoaren zenbait oinarri, besteak beste, gutxiengo sozialen babesa eta asanblearismoa", azaldu dute.