'Elkanoren itsasoratzea' jaialdia getariarrei aurkeztuko diete gaur, asteartea

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 23a

'Mundubiraren uberan' herri ekimena eta irailean egingo den 'Elkanoren Itsasoratzea' jaialdiaren berri emango dute gaurko batzarrean.

Mundubiraren uberan ekimena eta irailerako antolatzen ari diren Elkanoren Itsasoratzea jaialdia aurkeztuko dizkiete gaur, asteartea (uztailak 23), getariarrei, 20:00etan, Getariako udaletxeko batzar aretoan.

Ekimen horrek herritarrak, herriko eragileak, Getariako Udala eta Elkano Fundazioa izango ditu protagonista, eta horien ordezkariek parte hartuko dute gaur herriari zuzenduta egingo duten aurkezpenean. Gaurko aurkezpen ekitaldira herritar guztiak deitu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide