KAE1 ligako jardunaldia Pedreñan (Espainia) jokatu da larunbatean, eta denboraldiko aurreneko garaipena iritsi da getariarrentzat, ligako zazpigarren jardunaldian. Zaletuak kalean ari ziren esaten Getaria gora etorriko zela eta banderak iritsiko zirela, eta baita asmatu ere. Bigarren txandan lehiatuta lortu dute bandera, hirugarren txandan irabazi duen Zarautzi 7 segundoko tartea aterata.
Dena den, sailkapen orokorrean Zarautzek lider jarraitzen du 81 punturekin. Bigarren da Deustu, 74rekin, eta hirugarren Getaria, tarte handira: 57 puntu ditu. Zumaia 9.a da, 34 punturekin.
Igandean dute asteburuko bigarren hitzordua, Pasaian 13:00etan, erlojuaren aurka, eta ikusiko da zer maila ematen duten Getariak eta eskualdeko gainerako taldeek.
Denborak
1. Getaria 20:35,94
2. Zarautz 20:43,12
3. Deusto 20:50:05
4. Arkote 20:52:23
5. Camargo 20.59:47
6. San Juan 21:00:09
7. Pedreña 21:01:10
8. Donostiarra 21:02:27
9. Zumaia 21:16:43
10. Santoña 21:21:54
11. Lapurdi 21:25:84
12. Hibaia 21:36:63