Nikolas Ilarramendik eta Ana Vegak irabazi dute I. San Anton Bira itsas zeharkaldia

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 14a

Goizeko 11:00etan hastekoa zen I. San Anton Bira itsas zeharkaldia, Gaztetape hondartzatik atera eta Malkorberaino. Itsaso txarra medio, antolakuntzako kideak sorolseekin bildu dira eta ibilbide berri bat egitea erabaki dute, Malkorbe hondartzan hasi eta bukatu da zeharkaldia. Proba, azkenean hiru ordu laurden beranduago hasi da. Guztira 321 parte hartzaile bildu dira gaurko itsas zeharkaldian.

Gizonezkoetan Nikolas Ilarramendi izan da irabazlea 00:21:48ko denborarekin amaitu du zeharkaldia. Atzetik jarraitu dio Luis Goñi  00:21:52 denborarekin eta hirugarren izan da Xabier Gordoa 00:21:55eko denboran. Emakumezkoetan, berriz, Ana Vegak lortu du lehen postua 00:23:45 denboran, bigarren izan da Nerea Santos 00:24:31 denborarekin eta hirugarren Usoa Ostolaza izan da 00:25:22ko denborarekin. Helmugaratu diren lehen getariarrak, berriz, Manuel Aranguren eta Nerea Arregi izan dira, 00:25:47 eta 00:35:30 denborekin.

Zeharkaldiko lehen hiru sailkatuentzat sariak egon dira, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Baita lehen emakume eta gizon getariarrentzat ere. Era berean, senior, master ,master+, beterano 1 eta beterano 2 mailetako lehen emakumeek eta gizonek beraien oroigarria jaso dute. Zeharkaldiaren amaieran, anoa postuaz gain, parrilada bat antolatu dute Gurutze Gorriaren eraikinaren ondoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide