Gero eta gutxiago falta da Getariako Salbatore jaietarako. Aurten Haurren Danborrada izango da festetan; abuztuaren 7an, hain zuzen. Gure Txeru elkartekoek bi urtean behin antolatzen dute danborrada.
Bihar, asteartea, hasiko dira entseguak. Hemendik aurrera, asteartero eta ostegunero izango dira probasaioak, 19:00etatik 20:00etara. Getariako Merkatu plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartekoek izango dute danborradan jotzeko aukera. Lehen entseguan eman ahalko dute izena.