Espainiako itsas-armadaren etorrera eta Elkanoren goratzea salatzen ari dira asteburu osoan zehar Getarian. Gaur esaterako, 09:30ean Ongi etorri errefuxiatuak ekimenarekin bat eginda kalejira eta performance-a egin dituzte Malkorbe hondartzan. Horrez gain, Elkanoren omenez lau ontzidietako ordezkariak ekitaldi instituzionala egiten ari zen bitartean, elkarretaratze zaratatsua egin dute Etxeu Nahi mugimenduko kideek.