Irudietan: Jendetza bildu da gaur Getarian, 'Juan Sebastian Elcano' ontzia ezagutzeko

Aiora Larrañaga 2019ko uztailaren 7a

Juan Sebastian Elkanoren espedizioaren bosgarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan, gaur goizetik iluntzera arte bisitatu daiteke Getarian Espainiako itsas armadak ofizialen formakuntzarako erabiltzen duten Juan Sebastian Elcano ontzia. Goizean 09:30ean abiatu dituzte bisitak itsasontzia bertatik bertara ezagutzeko, eta milaka lagun pasako dira bertatik egun osoan zehar.

Horrez gain, eguerdian, 12:30ak jota, ekitaldi instituzionala egin dute lau ontzidietako ordezkariek Elkanoren omenezko monumentuan. Bertan parte hartu dute Elkano Arrantzaleen Kofradiako presidente Emeterio Urrestik, merkataritza ontzidiko ordezkari Javier Zarragoikoetxeak, Espainiako Armadako ordezkari Teodoro Lopez Calderonek eta kirol nautikoko ordezkari Ramon Goñik. Lau erakundeek lore-eskaintza egin dute Juan Sebastian Elkano zenaren eta harekin batera munduari bira ematea lortu zuen eskifaiaren omenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide