Restaurant aldizkariak urtero osatzen eta argitaratzen du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda. Aurten ere tartean dira Euskal Herriko zenbait jantoki; lau, hain zuzen. Zazpigarren postuan kokatu dute Atxondoko (Bizkaia) Etxebarri erretegia; hamalaugarren postuan Larrabetzuko (Bizkaia) Atxondo; 30. postuan Getariako Elkano; eta 32. postuan Bilboko (Bizkaia) Nerua.
Zerrendatik kanpo geratu dira Arzak eta Martin Berasategiren jatetxeak; 53. postua eskuratu du batak, eta 87. postua besteak.
Getarian 1964. urtean jarri zuten martxan Elkano jantokia, eta aski ezaguna da parrilan erretako mariskoarengatik eta arrainarengatik.