Getariako hilerri pareko txabola bat erre da bart

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 26a

01:30 aldera piztu da sua Getariako hilerriaren ondoko txabola batean. Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sua kontrolpean hartzeko.

Getariako hilerri pareko borda batek su hartu du bart. Dirudienez, 01:30 aldera piztu da sua, eta berehala joan dira bertara Ertzaintza eta suhiltzaileak. Ordubete ondoren lortu dute sutea kontrolpean hartzea. 

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, oraindik ez dute argitu zergatik piztu den sua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide