Getarian danborradak eman dio bidea San Joan suari

Onintza Lete Arrieta 2019ko ekainaren 24a

Gau berezia izan zen atzokoa Getarian. San Joan sua egiten dute beste herri guztietan bezala, baina horrez gain jaiak ere bazituzten, eta  festa giroko asteburuaren amaiera berezia izan zen getariarrentzat.

Ilundu arte ez zuten surik piztu, baina 21:30etik aurrera danborradaz gozatu ahal izan zuten, herriko hainbat lagun kalez kale ibili baitzen bazterrak alaitzen. Suaren bueltan amaitu zen danborrada, eta ondoren dantza emanaldi txiki bat eskaini zuten Ainhoa Camio eta Aitor Jimenez dantzari getariarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide