Getariako Musika Bandak entsegu ireki bat antolatu du bihar arratsalderako. Entsegu horren helburua da herriko haurrek instrumenduak gertutik ezagutzea. Hala, probatu eta jotzeko aukera ere izango dute. Antolatzaileen esanetan,"aukera paregabea izango dute haizezko eta perkusiozko instrumentuen bidez musika egiteko".
Ekimena arratsaldeko zazpietan hasiko da Berdura plazan.