Katukale irakurle taldea datorren ikasturtera begira jarri da

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 18a

Irailetik abendura bitartean landuko dituzten liburuen zerrenda eman dute argitara.

Getariako Katukale irakurle taldeak ikasturtea Idurre Eskisabelen Goseak janak poema liburuarekin amaitu zuen arren , datorrenari begira jarri dira bertako kideak, eta, hala, irailetik abendura bitartean landuko dituzten irakurgaien zerrendaren berri eman dute.

Hauek izango dira datorren ikasturtearen lehen lauhilekoan irakurri dituzten liburuak:

Irailak 26: Arrotza / Albert Camus
Urriak 31: Deklaratzekorik ez / Beñat Sarasola
Azaroak 28: Proleterka / Fleur Jaeggy
Abenduak 19: Zuloa / Xabier Gantzarain

Saio guztiak udal liburutegian izango dira, 18:30etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide