Atzo hasi zen Getariako hondartzetan udako sorospen eta zaintza zerbitzua

Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 17a, 17:55

Gurutze Gorriak kudeatuko ditu irailaren erdira arte Gaztetapeko eta Malkorbeko sorospen eta zaintza zerbitzuak. Bainu egokiturako zortzi aulki anfibio izango dira aurten.

Atzo hasi zen Getariako hondartzetan udako sorospen eta zaintza zerbitzua eta iaz bezala, Gurutze Gorria izango da herriko bi hondartzak kudeatuko dituena.

Beste behin ere, bainu egokituaren denboraldiari ere ekin diote. Aurten, gainera, zortzi aulki anfibio izango dira Malkorben Getariako Udala, Elkano Arrantzaleen Kofradia eta Eusko Jaurlaritzako Itsas Garapen elkarteari esker. Gurutze Gorritik jakinarazi dutenez, "lehen erabiltzaileak izan dira dagoeneko, eta konbitea zabaltzen diegu zerbitzua erabili nahi duten guztiei".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide