Eskolako oporrak hartuta, Getariako gaztetxoek Frantziako Arcachon herrian dagoen ur parkera joateko aukera izango dute Katxopa gaztelekuaren eskutik. Txangoa ekainaren 28an izango da, eta izen emateko aukera ekainaren 21a arte egongo da zabalik. Horretarako, hainbat dokumentu eraman beharko dira gaztelekura: Ertzaintzan lortzen den muga zeharkatzeko baimena, Europar Batasuneko Osasun txartelaren kopia, gurasoen baimena (gaztelekuan dago betetzeko orria), eta 20 euro.