Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, pare bat ekimen egingo dituzte lehen aldiz Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 12a

Ekainaren 20an ospatzen da Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, eta Getariako lau eragilek bat egin dute pare bat ekimen antolatzeko. Horietako bat herriko balkoietak banderolak jartzea izango da. Horretarako plazan jarriko dituzte salgai ekainaren 17an eta 18an, 18:30etatik 20:00etara.

Datorren ostegunean, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko eguna da, eta lehen aldiz Getarian, pare bate ekimen antolatu dituzte elkarlanean ELAN-Euskadik, Gaztetxeak, Eskubide Sozialen Kartak eta Udalak. Lehenengoa da egunean zehar balkoietan 'Ongi Etorri Errefuxatuak' lema duten banderolak jartzea. Horretarako plazan jarriko dituzte salgai datorren astelehenean eta asteartean 18:30etatik 20:00etara. Kopurua mugatua da.

Bigarrengo ekimena pintxo-pote solidarioa izango da eta gaztexean egingo da, 19:00etatik aurrera. Bertan jasotako dirua 'Ongi etorri errefuxiatuak' ekimenera bideratuko da.

Ekimenarekin batera Nazio Batuen Erakundeak dituen "datu beldurgarriak" ekarri dituzte gogora antolatzaileek. Hauek dira horietako batzuk:

  • Gatazkaren edota jazarpenen ondorioz munduan 68,5 milio pertsonek utzi behar izan dituzte beraien etxeak.
  • Horietatik 25,4 milio errefuxiatuak dira; erdiak, gainera, adin txikikoak.
  • 10 milioi pertsonei nazionalitatea ukatu zaie eta oinarrizko eskubiderik gabe utzi: hezkuntza, osasuna, lana edo zirkulazio askea.

"Ez dira nolanahiko datuak eta gurean ere asko dira arrazoi desberdinek bultzatuta beraien familia eta sorterriak utzi behar izan dituzten herritarrak. Baina guk argi dugu: Getaria, eta Euskal Herria, harrera herriak dira. Oraina eta etorkizuna kultura anitzekoa da, nahastera, elkartzera, gerturatzera, ulertzera eta besarkatzera kondenatuak baikaute eta, beraz, errefuxiatuak gurean ongi etorriak dira. Giza eskubideen errespetua eta pertsonen zirkulazio askea aldarrikatzen dugu. Ilegala den pertsonarik ez dago.", adierazi dute.

Horretaz gain, munduko potentzia ekonomiko nagusien aurkako salaketa ere egin dute: "Afrikan eta gaizki izandatutako hirugarren munduan, egiten dituzten espoliazio eta arpilatze politikak salatzen ditugu munduko milioika lagun miseria edota emigraziora eramaten baitituzte", esan dute. "Bide batez errespetua eskatzen dugu bere etxe eta herriak uztera behartuak izan diren pentsonentzako. Denok migranteak gara ala izan gara. Horretaz asko dakigu Euskal Herrian, bai ihesaldi garaietaz baita harrera pasarteez ere", jarraitu dute.

Amaitzeko herritarrak animatu nahi dituzte banderolak eskuratu eta datorren ostegunean Getariako balkoiei kolore hori bizia ematera, baita gaztetxean izango den pintxo-pote solidariora ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide