San Juan festak gerturatzen ari dira, hori dela eta, urtero egiten duten danborradarako hiru entsegu antolatu dituzte Getarian. Balentziaga kalean ospatzen dituzte festak hilaren 23an eta 24an, hain zuzen, danborrada lehenengo egunean joko dute, 21:30ean hasita.
Danborradan parte hartzeko gutxieneko adina eskatzen dute; aurten 14 urte betetzen dituzten herritarrak. Entseguak, berriz, Iturzaeta eskolan egingo dira bihar (ekainak 13), datorrren asteartean (ekainak 18) eta datorren ostegunean (ekainak 20). Hiru entseguak gaueko bederatzietan hasiko dira.
Festetako egitaraua ere dagoeneko ezagutarazi dute antolatzaileek. Hala, hauxe izango da ekainaren 23ko eta 24ko programazioa:
Ekainak 23, igandea
11.00etan: MEZA auzoko hildakoen alde.
17.30etan: TXOKOLATADA haur eta helduentzat.
18.00tan: MAGO TAILERRA + EKITALDIA, Herriko Guraso Elkartearen eskutik.
19.00etan: HIRUGIHAR PINTXOAK izango dira salgai.
21.30etan: TANBORRADA GETARIAKO MUSIKA BANDAREKIN.
Bukatzean, SAN JUAN SUA.
Jarraian, DJ AROS.
Ekainak 24 astelehena, SAN JUAN EGUNA
12.00etan: TXISTORRA OGITARTEKOAK banatuko dira tabernan, musikaz alaiturik.
12.30etan: UMEENTZAT JOLASAK Urritza taldearekin.
19.30etan: DANEL OLANO eta LIBE GOENAGA bertsolariak izango dira taberna inguruan.
20.30etan: AFARI HERRIKOIA. Menua: sardinak, gazta ta menbriloa. Gainontzekoa norberak eraman dezake.
Ondoren, IZER eta ALABIERrekin ERROMERIA.