Getariako traineruaren aurkezpena egin dute gaur, herriko frontoian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 8a

Izaro Lestayo izango da Getariako gizonezkoen traineruaren patroietako bat.

Urtero bezala, Getariako trainerua aurkeztu dute gaur goizean jendaurrean. 16 arraunlarik eta bi patroiek osatuko dute taldea, eta patroietako bat emakumezkoa izango da, Izaro Lestayo getariarra, hain zuzen ere. Lestayok esperietzia handia du patroi lanetan, eta aurten Getariako gizonezkoen traineruaren patroia izango da. Bestalde, nabarmentzekoa da, taldeko kide gehienak getariarrak direla, harrobiko arraunlariak denak, bi kide izan ezik.

Ekitaldian parte hartu dute denboraldian zehar bateletan aritu diren arraunlari gazteek ere. Ondoren, ohiturari jarraituz, mokadutxoa jan dute festa giroan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide