Bihar aurkeztuko dute Getariako trainerua

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 7a

KAE 1 ligan ariko dira aurtengo denboraldian Getariako arraunlariak.

Bihar, 12:00etan aurkeztuko dituzte Esperantza traineruan ariko diren arraunlariak, herriko frontoian. KAE 1 ligan lehian ariko dira Getariakoak, eta azpimarragarria da taldeko arraunarien artean ia guztiak herrikoak direla. Hori ez da hala izaten inguruko herrietako zenbait elkartetan. KAE 1 ligan, Getariakoekin batera, Zumaiako eta Zarauzko traineruak ere ariko dira lehian. Datorren asteburuan hasiko dute liga, Pasaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide