Abuztuan egiten den Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, datorren abuztuaren 14an, Getariako Salbatore Deunaren elizan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Elkanori eskainitako kontzertua emango du, 22:00etan hasita. Sarrerak astelehenean, ekainaren 10ean, jarriko dira salgai turismo bulegoan.
Ganbera formatuan itzuliko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Elkanok bere itsasaldi luzea egin zueneko bosgarren mendeurrenean. Hamabostaldiak Angel Illarramendi konpositore zarauztarrari obra bat sortzeko enkargua egin dio, getariarraren egitandia ospatzeko. Illarramendiren obraz gain, Bachen, Mozarten eta Suken lanak joko dituzte. Zuzendaria Waldemar Machmar izango da.