Bertso munduan emakume izateaz aritu da Uxue Alberdi mahai inguru batean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 6a

Martin Ugalde Foroan hartu zuen parte atzo Alberdik beste hiru bertsolarirekin batera, 'Emakumeak bertso munduan. Menderakuntzaren eta ahalduntzearen erradiografia bat' izenburupean. Alberdiren 'Kontrako eztarritik' liburuan agertutako ideietatik abiatu zen atzoko saioa, eta 'Berria' egunkariak bideoz jaso ditu hainbat zati.

Martin Ugalde Foroan elkartu ziren atzo mahai inguruan lau bertsolari: Uxue Alberdi Getariako bizilaguna, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Jone Uria.  Emakumeak bertso munduan. Menderakuntzaren eta ahalduntzearen erradiografia bat izenburupean, Lorea Agirrek moderatu zuen saioa. Mahai inguruaren oinarrian, Alberdik argitaratu berri duen Kontrako Eztarritik liburuan ageri diren ideiak daude. Mahai inguruko parte hartzaileak ere, denak Alberdiren liburuan testigantza utzi dutenak ziren.

Berria egunkariak bideoan jaso du mahai ingurua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide