Getariako EH Bilduk bilera irekia egingo du ekainaren 13an

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 6a

Alhondigan egingo dute bilera, 19:00etan. Herritarrak bilerara agertu eta beraien iritziak ematera animatu nahi dituzte.

Datorren ostegunean, hilaren 13an, Getariako EH Bilduk bilera irekia antolatu du Alhondigan, 19:00etan hasita. Bertan, bi gai landuko dituzte bereziki. Alde batetik, maiatzak 26ko hauteskundeen inguruko balorazioa egingo dute, eta herriko hauteskundeekin loturik azken hilabeteetan egin den lanaren deskargoa eta lortu diren emaitzak aztertuko dituzte. Horrela, konparaketa desberdinak aurkeztu eta atera diren ondorioak landuko dituzte.

Beste aldetik, aurrera begira jarriko dira: ekainaren 15ean egingo diren kargu hartzeak eta hurrengo 4 urteetarako Udalaren jardunari begirako planteamentuak eta erabakiak hartzea (batzorde banaketak, ardura desberdinetako konpromezuak, herrigintza...) izango dituzte aztergai.

Amaitzeko, bestelako gaientzako edo zalantzetako denbora tartea utziko dute. Hori dela eta, herritarrak bilerara agertu eta beraien iritziak ematera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide