1936ko uztailaren 18ko Francoren altxamendu faxistaren aurka eta ondorioz hildakoak omentzeko oroimen ekitaldia antolatu du Getariako Udalak iganderako. Omenaldia Getariako hilerrian egingo da 12:00etan, eta bertako aparkalekua mugatua izanik, antolatzaileek ahal dutenei oinez gerturatzeko deialdia egin die. Omenaldia egiteaz gain, orogarri bat ere jarriko da.