Euskal Jai egun eguzkitsua Getarian

Onintza Lete Arrieta 2019ko ekainaren 1a

Ostiralean hasi ziren getariarrak Euskal Jaia ospatzeko beroketekin. Izan ere, Gure Txeruk antolatuta, arratsaldeen haurrek dantza emanaldia eskaini zuten, eta gauean dantza emanaldi nagusia egin zuten, J.S. Elkano musika eskolaren laguntzarekin.

Gaur, berriz, 10:30etik 14:00etara bertako produktuekin osatutako azoka egon da frontoian. Eguerdian, musika eskolako trikitilarien emanaldia izan da plazan eta 12:30ean herritar dezente elkartu da dantza egitera Gazte Alaiak txistularien laguntzarekin. 13:15ean, Larrain Dantza egin dute plazan, eta handik ordu laurdenera helduen (14 urtetik gora) eta gaztetxoen (14 urte arte) irrintzi lehiaketa izan da.

17:30ean, Trikitilari Gazteen Getariako 20. Txapelketa jokatuko da Berdura Plazan, eta 19:00etatik aurrera, Kuxkuxtu II txaranga ariko da giroa alaitzen. Gainera, kantu-jira egingo da. Euskal Jaia amaitzeko, Getariako Soinuz Blai erromeria taldearen kontzertua izango da plazan, 22:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide