Pasa den asteburuan jokatu ziren futbitoko IX. Floren Memorialaren final aurrekoak. Kiroldegiko frontoian izan ziren, eguraldiak ez baitzuen lagundu.
Hauek izan ziren emaitzak:
Iribar - Balearri: 5-3
Giroa - Txoko: 0-2
Haitze - Kaia-Kaipe: 6-6 (2-1)
Astillero - Xagu: 2-4
Asteburu honetan Euskal Jaiak direla eta, astebetez atzeratu dituzte finalak. Hala, datorren larunbatean, ekainaren 8an, jokatuko dira bai kopako eta ligako finala, baita ligako 3. eta 4. postuetako partida ere.
Hauek izango dira, beraz, ekainaren 8ko finalak:
16:00etan Kopako finala Haitze eta Xaguren artean.
17:00etan Ligako hirugarren eta laugarren postuetarako partida Balearri eta Giroaren artean.
18:00etan Ligako finala Txoko eta Iribarren artean.