Getariarrak ere ari dira botoa ematen

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 26a, 13:10

Normaltasunez ari da igarotzen hauteskunde eguna Getarian. Merkatuan ari dira ematen botoa herritarrak, bertako hautes-mahaietan. Egun osoan zehar, 20:00ak arte izango dute aukera bozkatzeko. 09:00etan mahaiak zabaldu, eta berehala hasi dira herritarrak gerturatzen. Horien artean, Nika Lertxundi egungo alkatea.

Alkategaiak, berriz, 12:00ak aldera bertaratu dira. Kanpoan egin dute topo Haritz Alberdik (EH Bildu) eta Aitor Urrestik (EAJ), eta elkarri eskua eman eta hizketan aritu dira tarte batez.

Adin eta jatorri ugaritako herritarrak ari dira botoa ematen. Bitxikeria edo datu bezala, udal langile batek HITZAri jakinarazi dio beheko argazkian ageri den gizonezko bat (txapelduna) Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea izana dela. "Jon Esnal Alegria da, EAJkoa, eta Iñaki Alkizaren garaian izan zen presidente". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide