Goizean goiz murgildu dira festa giroan Sahatsaga auzoko bizilagunak, dianarekin. Beranduago, musikaz girotutako tortilla lehiaketa izan da, lehen aldiz antolatu dutena. Patata tortillak izan dira arrakastatsuenak, baina izan da perretxikozkoa edo gaztazkoa egin duenik ere. Guztira, hamasei tortilla dastatu dituzte epaimahaikoek. Txupinazoaren eta banderaren igoeraren ostean, buruhandiak ibili dira auzoan zehar, bazkariaren aurretik. Iluntzean, Soinuz Blai herriko taldearen kontzertua entzuteko aukera izango da.