Sahatsaga Goiko festak ospatuko dituzte auzotarrek larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 24a

Auzoko jai batzordeak antolatuta, festetan murgilduko da larunbatean Getariako Sahatsaga Goiko auzoa. Egun bakarreko jaia izan arren, egitarau oparoa antolatu dute jai batzordeko kideek. Adin guztietakoentzat jarduerak prestatu dituzte. Etxeko txikienek, esaterako, haientzat prestatutako jolasez gozatu ahal izango dute. Auzoko buruhandiak ere kalean izango dira, musikaz lagunduta.

I. Tortilla txapelketa
Auzoko festen barruan, etxetik eramandako tortilla txapelketa antolatu dute auzotarrek estreinakoz. Txupinazoaren aurretik, 11:30ean, bilduko dituzte tortillak. Ondoren, 12:00etatik aurrera dastatuko dituzte, sagardo txotxarekin batera.

Egitaraua

  • o9:00.Diana.
  • 11:30.Bakoitzak etxetik ekarritako I. Tortilla Txapelketa.
  • 12:00.Txupinazoa eta ikurrinaren igoera.
  • Jarraian, tortilla eta txotxa.
  • Ondoren, auzoko buruhandiak musikarekin kalez kale ibiliko dira.
  • 14:00-14:30. Herri bazkaria.
  • 16:00-20:00. Ume jolasak: aulkijokoa, ginkana...
  • 19:00-21:00. Herriko gazteen kontzertua: Soinuz Blaid.
  • 21:00-00:00.Gau irekia.
  • 00:00.Bandera jaitsiera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide