Haur liburuaren nazioarteko egunaren harira, Galtzagorri Elkarteak antolatutako HGL selfie lehiaketa irabazi dute Iturzaeta Herri Eskolako 5. mailako Ekain Aguirrezabalagak, Marina Arenesek, Ekhiñe Kerexetak, Aitzol Urangak eta Anartz Garrastazuk.
Boskoteak Tintin urre beltzaren lurraldean komikiaren inguruko selfia irudikatzeagatik irabazi dute irakurle aurreratuak kategorian. Hala, liburu sorta eta diploma bat jasoko dute. Eskolak bere aldetik liburu sorta bat jasoko du.