Beasaingo Asmube eta Getariako Elkano abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar Salbatore Deunaren parrokian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 23a

Larunbat eguerdian, gainera, Getariako Gazte Alaiak txistulari taldeak emanaldia egingo du elizaren atarian, 13:00etan.

2019ko Abesbatzen elkartrukearen baitan, Beasaingo Asmube eta Getariako Elkano abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldean Getariako Salbatore Deunaren parrokian, 20:00etan hasita. Abesbatzetako zuzendariak Mirengu Plazaola eta Felipe Murillo izango dira, eta pianoa jotzen, berriz, Amaia Aldalur egongo da.

Larunbat eguardian, gainera, beste emanaldi bat ikusteko aukera izango da, izan ere, Getariako Gazte Alaiak txistulari taldeak entzunaldia egingo du elizaren atarian, 13:00etan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide