Asteazkenean hasiko dira Konpartsako entseguekin Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 22a

Aurtengoan 80ko hamarkada izango da dantzarako gaia eta guztira 70 bikotek hartuko dute parte.

Salbatore Deunaren jaietan bi urtetik behin egiten duten ikuskizuna da Konpartsa, eta aurtengoan, 80ko hamarkadako musika eta erritmoa izango dituzte dantzagai. Artzapek jakinarazi duenez guztira 70 bikotek eman dute izena, eta ondorioz, inoizko dantza emanaldirik jendetsuena izango da.

Entseguak datorren asteazkenean, maiatzaren 29an, hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan egingo dituzte 20:00etatik aurrera. Azken urteetan bezala, Isaak Aranberri da koreografiak prestatu dituena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide