Cristobal Balenciaga Museoak ate irekien jardunaldia egingo du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 16a

Larunbatean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunaren harira, ate irekien eguna ospatzeaz gain, hitzaldi batzuez osatutako jardunaldia egongo da.

Museoen Naziorteko Egunari begira, Cristobal Balenciaga Museoak ate irekien eguna eta jendeari irekitako jardunaldia egingo ditu larunbatean, hilaren 18an. Hitzaldiaren xedea da museoek beren komunitateetan eragile aktibo gisa duten zereginari buruzko gogoeta egitea. Era berean, museoko esferen, komunitateen eta modaren artean gaur egun gertatzen ari diren elkarrekintzei buruzko ikuspegi orokorra ere eman nahi du, betiere, egungo zenbait esperientziaren azterketaren bitartez eta nazioarteko hiru hizlariren ikuspegietatik abiatuta.

Hau izango da larunbaterako antolatu duten egitaraua:

10:00 Museoko zuzendari Miren Vivesen sarrerakoa.

10:10 Amy de la Haye Pasio baten jomugak: modaren, komunitatearen eta museoaren oinarriak.

11:00 Igor Uria Cristóbal Balenciaga Museoaren Bilduma: Ondaretik sorkuntza berrira.

11:45 Kaferako etenaldia

12:15 Judith Clark Elkarrizketak Museoarekin.

13:00 Bisita “Cristóbal Balenciaga, Moda eta Ondarea. Testuinguruak” erakusketara.
 

Museoarako sarrera doakoa izango da egun guztian. Jardunaldirako nahitaez eman behar da izena, eta leku-kopurua bete arte egongo da irekita. Izena aurretiaz eman behar da: 943 008 840 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com.

Bertaratu ezin dutenek jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute museoko webean.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide