Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du bihar arratsaldean Getariako EH Bilduk Berdura plazan, 19:30ean hasita. Maiatzaren 26an izango diren hauteskundeetako kanpainaren erdialdera hurbildu gara, eta biharkoan herriko ekitaldi nagusia egingo dute. Hala, Haritz Alberdi zerrendaburuarekin batera, zerrenda osatu duten kideak egongo dira; baita Mertxe Aizpurua Gipuzkoako Kongresurako hautagaia, Mirene Begiristain Batzar Nagusietarako hautagai getariarra, Isaac Ostolaza alkate ohia eta Nika Lertxundi egungo alkatea ere.
Askotariko egitaraua prestatu dute biharko. Besteak beste, musikariak eta marrazkilaria izango dira. Pare bat bideo erakutsiko dira, eta, ondoren, mokadutxoa egongo da.