Moilako TAO sistema kudeatzeko langileak behar dira Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 15a

Uda sasoiari begira, Getariako udaltzainek moilako TAO sistema kudeatzeko 11 langile beharko dituzte. Lanbiden eman behar da izena.

Ekainean jarriko da martxan Getariako TAO sistema, eta udako hilabeteetarako udaltzaingoen laguntzaile izango diren 11 langile hartuko dituzte. Aldi baterako lana izango da, eta hautagaiek Urola Kostan bizi beharko dute eta gutxienez 18 urte izan. Lanposturako beste baldintzak honako hauek dira: gutxienez Bigarren Hezkuntzako ikasketak, euskara maila altua eta B gida baimena. Lanpostu horretan esperientzia eta familia karga izatea baloratu egingo dira.

Kontratazioa zuzenean Lanbiderekin egingo da, horregatik, lan horretan aritu nahi dutenek ezinbestekoa izango dute bertan izena emanda egotea. Hau da lanpostuaren Lanbideko deialdia.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide