San Isidro eguna ospatuko dute bihar Meagan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 14a

Festetako egun handia izango da bihar, baina jaiek asteburuan jarraituko dute.

Sanisidro jaiak ospatuko dituzte Getariako Meaga auzoan bihar eta asteburuan. Festetako egun handia bihar izango da, eta 11:00etan botako duten txupinazoarekin eta banderaren igoerarekin ekingo zaio jaiari. 11:30ean meza eta prozesioa egingo dira, eta, ondoren, auzoko adinekoak omenduko dituzte: Inaxi Zulaika eta Joxe Mari Esnal. Segidan, txakolina eta txerriki errea izango dira, eta, 14:00etan, auzoko adinekoen bazkaria egingo dute Azkuen. Egunarekin amaitzeko, berriz, Izer eta Alabierrekin erromeria izango da, 23:00etatik aurrera.

Asteburuan jarraituko dute sanisidro festek, eta hau izango da ostiralerako, larunbaterako eta iganderako prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 17, ostirala
- 21:00. Bertso afaria, Artelatz elkartean. Bertsolariak: Julio Soto eta Amets Arzallus.
- Ondoren, gazteen eskutik musika eta festa.

Maiatzak 18, larunbata
- 17:00. Ume jolasak, puzgarriak eta gozokiak.
- 17:30. Toka txapelketa egingo dute.
- 21:00. Gazte eta helduen afaria, Azkuen.
- 23:00. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria.
- Goizaldera, txokolate beroa.

Maiatzak 19, igandea
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa. 12:00etatik 12:30era eraman behar dira tortillak, etxean eginda. Erabakia, meza ondoren.
- 12:30. Meza.
- 13:30. Joxe Felix Zubizarretak motozerrarekin erakustaldia.
- Jarraian, sagardoa eta txerriki errea.
- 17:30. Mus txapelketa irekia, Artelatz elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide