Datorren iganderako, maiatzaren 19rako, Urtiagain-Aloña-Arantzazu osatutako mendi irteera antolatu dute Getarian. 18 kilometro inguruko ibilaldia izango da, eta, batazbeste, bost ordutan egitekoa. Irteera goizeko zazpietan izango da. Izen eman nahi dutenek turismo bulegora jo beharko dute edo 943 14 09 57 telefonora deitu maiatzaren 16a baino lehen. "Herritarrak animatu nahi ditugu paisaia ederrez gozatzeko aukera izango baita", esan dute antolatzaileek.