Elan-Euskadi taldeak Getariako alkategaiekin mahai ingurua antolatu du biharko. 19:00etan izango da, Iturzaetako aretoan. EH Bilduren alkategai Haritz Alberdik eta EAJren alkategai Aitor Urrestik parte hartuko dute, eta saioa Jesus Mari Mujikak moderatuko du. Mahai inguruan landuko dituzten gaiak garapenerako lankidetza eta gizarte zerbitzuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.