Katraponako kantinaren esleipen prozesua hasi du martxan Getariako Udalak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 7a

Eskaintzak Udalaren sarrera erregistro orokorrean eskuz aurkeztuko dira, bulegoko ordutegian (9:00etatik 13:00etara) eta 2019ko maiatzaren 24ra bitartean.

Azken urteetan egin den moduan, Getariako Udalak uda sasoian martxan jarriko du Katraponako kantina. Esleipen prozesua dagoeneko martxan da, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 24ra bitartean izango dute aukera aurkeztu beharreko dokumentuak udaletxean uzteko.

Kantinaren lizitazio prezioa 4.500 eurokoa izango da, eta behin behineko bermea 300 eurokoa. Bi gutunazal aurkeztu beharko dira, eta bietan eskatzailearen izen-abizenak eta sinadura jarri beharko dira.

Lehenengo gutunazalean dokumentu hauek erantsi behar dira:

  • Nortasun agiria
  • Erantzukizunpeko aitorpena (I. eranskina)
  • Behin-betiko fidantzaren agiria (300 euro)
  • Hizkuntza eskakizuna edo azterketa egiteko nahia
  • Lanbiden lan eskatzaile izanaren agiria
  • Helbidea, telefonoa eta emaila.

Bigarrengo gutunazalean, berriz, proposamen ekonomikoa aurkeztu beharko da (II. eranskina). Informazio gehiago Getariako Udaleko webean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide