Arrantzale eta dantzari txiki eguna ospatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 5a

Antxoa Egunaren bueltan, ekitaldi ugari izan da Getarian ostiraletik aurrera. Gaur goizean goizetik hasi dira ospakizunak: Gazte Alaiak txistulari taldearen dianak alaitu ditu kaleak, eta ondoren, Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak abestuta arrantzaleen meza izan da. Karmengo Amabirjinaren prozesioa egin dute jarraian Artzaperaino, eta arrantzaleak zein lehorrean geratutako senide eta lagunak izan dituzte gogoan. Dantzari Txiki Eguna ere ospatu dute, eta Lezoko, Zarauzko eta Getariako dantzariak batu dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide