Dagoeneko hasi dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen zenbaketak argitaratzen. Getarian, Kongresurako bozei dagokienez, EH Bilduk aurkeztutako zerrendak jaso ditu boto gehien; hain zuzen, 727 (%42,97). EAJ-PNV izan da bigarren alderdi bozkatuena, 697 botorekin (%41,19). Elkarrekin Podemosek 149 (%8,81) boz lortu ditu, PSE-EEk 76 (%4,49) eta PPk 10 (%0,59). Ciudadanosek, aldiz 7 boto (%0,41) eskuratu ditu, PACMAk ere 7 (%0,41) eta VOXek 5 (%0,3). Azkenik, 2 pertsonak (%0,12) bozkatu dute EB, eta batek (%0,06) PUM+J.
440 pertsona (%20,52) abstenitu egin dira gaurko deialdian. 12 boto (%0,7) baliogabe zenbatu dituzte, eta 11 boz (%0,65) zuri izan dira.
2.144 getariar zeuden deituta gaur botoa ematera, eta 1.064ek (%79,48) egin dute. 2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan %70,11koa izan zen parte hartzea; beraz, gora egin du bozkatu dutenen kopuruak.