Getariako San Prudentzio auzoan festetan murgildu dira asteburu honetan. Ostiralean, apirilak 26, hasi zuten jaietako egitaraua, San Prudentzioko Lagunak elkartearen eskutik; Mus Txapelketa jokatu zuten gauean. Gaur, igandea, San Prudentzio Eguna ari dira ospatzen auzokideak, eta egun osoan izango dituzte egitasmoak.
10:00etan izan da Gazte Alaiak txistularien diana, eta 11:00etan meza nagusia hasi da. Horren aurretik, San Prudentzioko martxa eta erretreta egin dituzte auzoan. 12:30ean eskaini dute emanaldia Gure Txeru dantza taldeko kideek, eta jarraian, Getariako Musika Banda aritu da San Prudentzio ermitan. 14:30ean hasi dute bertso bazkaria; hain zuzen, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariek abestuz. Ondoren, 2. Najarfito festa izango da, eta Xabi Solanok eta Zigor DZ-k girotuko dute auzoa. Bertso bazkarirako sarrerak agortu diren arren, Nafarjito jairako sarrera doakoa izango da.