Helene Alberdi zumaiarra eta Ander Okamika lekeitiarra izan dira azkarrenak Getariako Triatloiko proban. Alberdik 01:12:14eko denboran burutu ditu hiru probak, eta Okamikak, berriz, 01:01:55eko denboran. Emakumezkoetan, bigarren izan da Usoa Ostolaza zarauztarra (01:13:46) eta hirugarren, Mireia Arrillaga (01:14:27). Gizonezkoetan, Pello Osoro izan da bigarren (01:02:48) eta Urko Herranek osatu du podiuma (01:03:30). Alberdi lehen postuan izan da hiru probetan, nahiz eta bizikletako proban Ostolazak eta Arrillagak oso gertutik jarraitu duten. Okamikak ere lehenengo amaitu ditu hiru probak, eta kasu honetan ere, bizikletazko proban Osorok denbora hobea egin du.
Helene Alberdi helmugara heltzen (Amaia Urbieta Arruti). Ander Okamika helmugara heltzen (Amaia Urbieta Arruti).Gaurkoan sari berezia eman diete lehen getariarrei. Gizonezkoetan, Iosu Iribar izan da helmuga zeharkatu duen lehen getariarra, 01:07:24ko denborarekin, eta emakumezkoetan, Ane Balentziaga, 01:27:11ko denborarekin. Garateko gaina azkarren igo dutenek ere izan dute sari berezia: Txomin Etxaniz saria. Irati Mendia (10'23'') eta Ander Okamika (8'5'') izan dira sariaren irabazleak, eta gainera, Okamikak, orain arteko errekorra hautsi du egindako denborarekin.
Getaitri taldeko kideak eta proba antolatzen aritu diren gainontzeko boluntarioak goizetik aritu dira herria atontzen, arratsalderako guztia prest egoteko. Hirurak ingururako, urduritasunez betetako 420 atletak moila inguruan zebiltzan, probarako guztia prestatzen.
[flickr_set id="72157708134307105"]
Hemen daude ikusgai igeriketako probaren irudiak:
[flickr_set id="72157680109918018"]
Hemen, bizikleta lasterketakoak:
[flickr_set id="72157706783637831"]
Hemen, korrika egindako azken probakoak:
[flickr_set id="72157706783833561"]